Berriak

Agroekologiaren aldeko saioek interesa piztu dute, eta otsailean jarraipena izango dute

Ehkolektiboa_agroekologia

Elkarlan sendo baten lehen fruituak

Kontseilua, EHKOlektiboarekin elkarlanean dabil eta elkarlan horren baitan beste 3 saio antolatu ditu otsailean zehar,“Agroekologia: zigilu ekologikoan oinarritutako balioen topalekua”.

Gaur egun, nahasmen handia dago ekologikoa, bertakoa, jasangarria, km0… eta antzeko kontzeptuen artean, horregatik, kontzeptuak argitzeko beharra ikusi da. Saio hauetan araudi ekologikoa eta agroekologiaren irizpideak  ezagutzeko aukera izango da, nekazaritza ekologikoa eta agroekologia zer diren azalduz eta balioan jarriz.

Datak eta tokiak ondokoak dira:

Otsailaren 10, 16:30ean, Bilbo, Edificio Ensanche

Otsailaren 11, 16:30ean, Lazkao, Biziola

Otsailaren 12, 16:00ean, Donostia, Cristina Enea

Ondo izan eta laster arte!