Behin betiko bultzada Interreg VI-A Espainia-Frantzia Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren eskutik heldu da. Hari esker, prozesu hori %65ean kofinantzatu du Europar Batasunak.
Proiektuaren laburpena
EHKO BSP proiektuak, EHKOlektiboa Elkarteak gidatuta eta Biharko Lurraren Elkartearen (BLE) ezinbesteko laguntzarekin, modu zehatz eta integratuan hedatu nahi ditu mugaz gaindiko Bermeko Sistema Parte-hartzaile (BSP) bat inplementatzeko beharrezkoak diren tresnak, nekazaritza iraunkorra eta tokiko kontsumoa babesteko.
BSP bat konfiantza sortzeko prozesu bat da, eta amaierako elikagaiaren eta ekoizpen-prozesuaren kalitatea ziurtatzeko interesa duten eragile guztien parte-hartze solidarioa sustatzen du. Bi zutabe nagusi ditu: elikagaiak sortzen dituzten pertsonak eta kontsumitzen dituztenak.
Berme Sistema Parte-hartzaile batean (BSP), funtsezkoa da bermatu nahi diren ezaugarriak definitzea, bai eta bazkide guztiak akordio horiek errespetatzen ari direla egiaztatzeko erabiliko diren tresnak ere. Horretarako, kontzertazio kolektiboko prozesua egiten da.
Eta nola ikusarazten ditugu prozesuaren emaitzak? Identifikatzaile baten bidez. EHKO BSP identifikatzaileak, alde batetik, familia-nekazaritza ekologikoa sustatu eta indartu nahi du, Europako ziurtagiri ekologikoaren araudiak eskatutakoak gainditzen dituzten irizpideen alde, alderdi sozialak, ekonomikoak, kulturalak eta ingurumenekoak kontuan hartuta; eta, bestetik, elikadura-burujabetza handitu nahi du, tokiko zirkuituen bidez. Horrek guztiak ingurumena eta biodibertsitatea kontserbatzen laguntzen du, eta landa-komunitateetako bizi-kalitatea hobetzen du.
Sistema honen mugaz gaindiko dimentsioak parekorik gabeko aberastasuna dakarrela uste dugu. Bere ikuspegi parte-hartzaile eta kolaboratiboak, ezagutza tradizional eta modernoak integratzen dituenak, eta tokiko nekazarien eta herritarren arteko sortze bateratuak, landa-garapen jasangarrirako eredu eraginkor gisa bereizten du.
Espero diren emaitza nagusiak
EHKO BSP
- EHKO BSP ezartzeko metodologia eta protokoloak definitzea.
- Elikagaietan bermatu nahi diren ezaugarriak zehazteko hitzarmen kolektiboaren prozesua, garapen kolaboratibo eta parte-hartzailea sustatuz.
- BSP aurrera eramateko materiala sortzea: hitzartutako ezaugarriak neurtzeko adierazleak jasotzen dituzten galdetegiak.
- EHKO identifikatzailea lortu nahi duten proiektuak bisitatzeko kanpaina.
- EHKO BSPren irizpide agroekologikoak betetzen dituzten EHKO Etxaldeen Sarearen definizioa.
EHKO Identifikatzailea
- EHKO identifikatzailearen eta bere aplikazioen diseinu bisuala. Material ekoizpena, produktuetan eta espazioetan erabiltzeko.
- Funtzionamendurako barne-araudia.
Zabalkundea
- EHKO Etxaldeen Sarearen mapa EHKOlektiboaren webgunean argitaratzea.
- EHKO identifikatzailea aurkezteko ekitaldi bat antolatzea EHKO Etxaldeen Sareko ekoizleak batuko dituen merkatu bat ardatz duena: merkatu baten inguruan, EHKO Abeletxe Sareko ekoizleen parte-hartzearekin: Agroekologiaren bidearekin konprometituta dauden mugaz gaindiko hainbat ekimen ikusaraztea eta elkartzea.
Lurralde-kohesioa
- Tokiko elikagai agroekologikoen ekoizpenean eta kontsumoan mugaz gaindiko lankidetzak sustatzea.
Proiektuaren onuradunak
- Nekazalgoa: zuzeneko onurak izango ditu ziurtapen-sistema parte-hartzaile baten bidez merkatu justuetarako sarbidea eta produktuen bidezko prezioa eskuratzean. Sistema horrek bere produktuak balioesten eta sustatzen ditu tokian-tokian eta mugaz gaindi.
- Herritarrak, oro har: tokiko elikagaiak, freskoak eta modu jasangarrian ekoitziak eskura izateagatik. Identifikatzaile parte-hartzaileak kalitatearekiko eta jatorriarekiko konfiantza ematen du, beraien balioekin eta kontsumo-lehentasunekin bat.
- Mugaz gaindiko elkarte agroekologikoen sarea: EHKOlektiboa eta BLEko bazkideek parte hartzen duten elkarte eta salmenta guneek kalitate handiko produktu ziurtatuak eskaini ahal izango dizkiete kide eta herritarrei, merkatuan duten posizioa indartuz.
Iraupena
Proiektuak 30 hilabete iraungo du guztira.
Hasiera: 2025/01/01
Amaiera: 2026/12/31 (2027/06/30era arte luzatzeko eskaera)
Kostua
Proiektuaren kostu osoa 138.768 €-koa da, eta 90.199,2 € jaso ditu FEDER laguntzatik.


