ehko-logo-04

Agroekologia erosketa ereduak

XX. mendean, supermerkatuen arrakasta handitzearekin batera, gaur egungo kontsumitzeko ohitura nagusi izatera iritsi da. Duela urte batzuk, produktu ekologikoek beren lekua topatu zuten merkatuan,eta, orain, supermerkatuen apalak hosto berdeztatzen dira, freskoak, transformatuak eta antzeko eskaintza aberatsekin. Hala ere, produktu horien ekoizpenaren atzean laborantza ekologiko industriala suma genezake (etxalde alimalekoak, monolaborantzak, lan-baldintza txarrak, urrunekoak, hainbat araudi…); azken finean, Euskal Herrirako nahi dugun burujabetza eta lurralde-garapenetik urruneko eredua.

 mendean, supermerkatuen arrakasta handitzearekin batera, gaur egungo kontsumitzeko ohitura nagusi izatera iritsi da. Duela urte batzuk, produktu ekologikoek beren lekua topatu zuten merkatuan,eta, orain, supermerkatuen apalak hosto berdeztatzen dira, freskoak, transformatuak eta antzeko eskaintza aberatsekin. Hala ere, produktu horien ekoizpenaren atzean laborantza ekologiko industriala suma genezake (etxalde alimalekoak, monolaborantzak, lan-baldintza txarrak, urrunekoak, hainbat araudi…); azken finean, Euskal Herrirako nahi dugun burujabetza eta lurralde-garapenetik urruneko eredua.

Horren aurrean, bestelako aukera da EHKOlektiboa, Agroekologiaren bidean diren Euskal Herriko laborari eta herritarrak saretu nahi dituen elkartea. 2012-2014 bitartean egindako prozesu baten ondorioz sortu zen EHKO IDENTIFIKATZAILEA, laborariek kolektiboan definitutako irizpide agroekologikoetan oinarrituriko berme-sistema parte-hartzailea. Azken urteotan identifikatzailearen ibilbidea herritarren prozesuetatik urrun gelditzen ari zela ohartuta, gerturatze-prozesua abian jarri da. Horretarako, 2018. urtean hasi zen Euskal Herriko kontsumo talde, elkarte eta kooperatiba agroekologikoen arteko harremana eta ekintza kolektiboa indartzeko prozesua. Ikerketa parte-hartzailea abiatu zen, merkaturatze-bide laburrei lotutako kontsumo-eredu antolatu gaur egun Euskal Herrian bizi duten egoera (dimentsio sozial eta ekonomikoa) ezagutzea helburu.

Ikerketan, Euskal Herrian ditugun merkaturatze-bide laburrak karakterizatu dira, bai eta kontsumo antolatuari lotutako ekimenen azterketa sakona egin ere, gaur egun martxan dauden kontsumo elkarte, talde eta kooperatibak ezagutzeko asmoz. Nahiz eta ezin izan ditugun jaso definitutako ekimena eta sare guztien inguruko datuak, bilaketa horretan eskuratu ditugun emaitzak oso aberasgarriak izan dira: 170 kontsumo-talde baino gehiago eta 16 kontsumitzaile-elkarte, guztira 14.000bat familia barnebiltzen dituztenak Euskal Herri osoan.

Azterketa horrek lagundu digu irudikatzen zein funtsezko irizpidek baldintzatzen duten ekoizpen ekologiko txikiaren eta herritar kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanean oinarritutako merkaturatze-eredu ugarien etorkizuna. Aldi berean, ekimenek elkar ezagutzeko bi topaketa aberasgarri egin dira, eta pozik ondoriozta dezakegu badela pixkanaka egituratzenari den gogoa Agroekologian oinarritutako Euskal Herriko Elikadura Burujabetzaren bidean lanean jarraitzeko, herritarren erosketa-gaitasuna oinarri.

HAZI Fundazioarekin elkarlanean egin dugu ikerketa proiektu hau eta gure emaitzak publiko egin nahian bi baliabide argitaratu ditugu. Alde batetik ikerketaren gako nagusiak jasotzen dituen eskuorria (8 orrialde) eta ikerketaren memoria modu laburtuan jasotzen duen liburuxka (44 orrialde).